Udala Txerloia Tenis Klubarekin harremanetan egon da estalduraren diseinua eta ezaugarriak elkarrekin adosteko.
Pistako sarrera ere tokiz aldatuko da irisgarritasuna bermatzeko, oraingo sarreran eskailerak baitaude.
Aurreikusitakoaren arabera, lanak amaituta egongo dira uda aurretik.
Berriak
Hasi dira tenis pistaren estaltze lanak Txerloian
Hasi dira Txerloian tenis pistaren estaltze lanak. Dauden hiru tenis pistetatik, Gurelan enpresatik hurbilen geratzen dena estaliko da, GI-631 errepidetik aldenduen dagoena, hain zuzen.
Esku-hartzeak 474.986,18 euroko aurrekontua du.
Tenisko pistak eta zelai zati batek osatzen du esku-hartuko den gunea. 36X18 metroko dimentsioa du, 650 m2-ko azalerarekin.
Egur laminatuko egitura bat jarriko da eta pista panel konposatuarekin estaliko da. Aldamenetako itxiturak beira eta zulatutako xafla eramango ditu.