Berriak
III. Berdintasun Planaren diseinua, bidean
Berdintasun alorrean, udal politikak finkatzeko tresna garrantzitsua da Berdintasun Plana. Udalaren II. Berdintasun Plana 2018-2021 epealdirako egin zenez, hurrengo urteetarako jarraibideak eta lan-ildoak jasoko dituen estrategia lantzeko urratsak ematen hasia da Udaleko Berdintasun arloa. Lehenengo, II. Planaren ebaluaketa eta egoeraren diagnostikoa landuko dira eta ondoren, III. Berdintasun Plana diseinatuko da. Gaur bertan egin dute Udal arduradunek lehenengo bilera prozesu guzti horri hasiera emateko.