Jimenezek laguntza eskertu du. Azaldu duenez, “horrelako lasterketa bat bizirik mantentzeak zailtasun handiak ditu” eta ezinbestekoa da erakundeen eta babesleen laguntza. “Hau ez da lasterketa komertziala. Bolondresak gara. Maila honetako beste lasterketetan profesionalak mugitzen dira, guk erakundeei eta babesleei esker lortzen dugu mailari eustea”.
Maratoi erdirako dagoeneko 500 lagunek eman dute izena. Hasiera batean, 600 parte-hartzailetan jarri zuten muga, baina kopurua altxatzea erabaki dute eta beste 300 dortsal gehiago prestatuko dituzte. Lasterketa motzean muga 350 korrikalaritan jarri zuten eta oraingoz 100 lagun inguruk eman dute izena. Egoerak onera egin duen arren, “arduraz jokatu” behar dutela adierazi du Jimenezek eta ez dutela “masifikazio handirik nahi”. Espero dugu pandemiak arnasa hartzen uztea". Izen-emateak zabalik jarraitzen dute.
Markak hobetzeko arriskua hor dago. Aurtengo beste helburuetako bat ere aipatu du Jimenezek, “festa giroa berreskuratzea”, alegia. Izan ere, AZKOITIAZPEITIA kirola baino haratago doa. Gero eta gutxiago falta da egun handirako, martxoaren 26rako.