Orain teknikariek eta lizitazio mahaiko aholkulariek esleipen irizpideen arabera, jasotako eskaintza aztertuko dute, eta dagokion txostena helarazi kontratazio organoari, hark bere balorazioa egin dezan. Ondoren kontratazio mahaia bilduko da berriro eta gero, hirugarren artxiboaren irekierari ekingo zaio. Azkenik, udal osoaren ohiko bilkuran bozkatuko da esleipen proposamena.
Esleipendun posibleak eskakizun guztiak betetzen baditu, espero den bezala, kontratua formalizatuko da, eta eraikin enblematikoa birgaituko dute.
Idiakez Ederra Etxea 1619an eraikia da. 2005ean, bertako bizilagunei irtenerazi egin zitzaien erortzeko arriskua zuelako. 2009tik, eraikina aldamioen azpian dago. Etxearen salmentaren lizitazioak amaiera jarriko dio gainditzen joan den oztopoz betetako bide luze bati. Badirudi oraingoan ez dagoela atzera biderik. Esleipendunak gehienez 16 etxebizitza libre eraiki ahalko ditu. Beheko lokala Udalaren esku geratuko da bertan Jubilatuen Etxea kokatzeko.