Atzo landaketak egindako lursailean, pinuak atera ondoren, Udalak eremua Urola Bizirik Natur Taldearen eta Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastetxeen esku utzi zuen, bertako zuhaitzez osatutako basoa sortzeko.
Eskolako Agenda 2030eko ikastaldeak iaz lehorreko ekosistema bizia lantzen hasi ziren eta aurten, zelaiak, larreak eta landare itsutasuna landuko dituzte. Testuinguru horretan egin zuten atzo landaketa. Aurretik landa zitezkeen zuhaitz eta zuhaixkak zeintzuk diren ikusi dute: haritza, pagoa, lizarra, astigarra, urkia, gaztainondoa, gorostia, hurritza... Halaber, ikasleek parte hartu dute zuhaitzen antolaketan eta basoaren diseinuan ere.