Azoka apirilaren 1etik 3ra egingo da, ostiral arratsaldetik igande eguerdira bitartean. Euskal literaturari izena eta izana eman dioten idazleak izango dira bertan. Argitaletxeei dagokienez, Elkar, Susa, Alberdania, Txalaparta, Pamiela edota Erein etxeek ateratako azken lanen inguruan sakontzeko parada eskainiko du azokak.
Elkarguneko Herriko plaza aretoan argitaletxeek postuak ipiniko dituzte, eta bisitariek azken nobedadeak eskura eta bertarik bertara izango dituzte.
Egitaraua aurrerago ezagutzera emango den arren, ostiral arratsaldean emakume idazle bati aitortza egingo zaio; larunbatean liburu aurkezpenak egingo dira eta azken egunean, emakumeek idatzitako liburuetatik aukeratutako testuen irakurketa egingo da.
Berez, Liburu Azoka iaz egitekotan zen, baina pandemiak hori ere atzeratu egin du, baina iritsi da.