Talde bakoitzak hainbat abesti eskainiko ditu eta bi, “Kalliolle Kukkulalle” eta “Ipharadisi” elkarrekin kantatuko dituzte.
Taldez Taldek beste bi emanaldi eskainiko ditu aurtengo edizioan. Martxoaren 27an eta apirilaren 3an izango dira hitzorduak.
Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XXI. Taldez Talde ekimena martxan du. Aurten hiru emanaldi eskainiko dituzte egitarauaren baitan. Lehenengoa, igande honetan izango da. Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek emanaldia eskainiko dute Kontzejupean, igandean, martxoaren 20an.
Maje Larrañagaren zuzendaritzapean arituko da Bizkargi abesbatza eta Iñaki Maidagan arduratuko da Iraurgi abesbatzaz.