Prentsa agerraldian parte hartu du Agustin Jimenez antolatzailearekin batera, kirol zinegotzi Angel Martinek. Erakundeetako ordezkariak, babesleak eta Diego Garciaren arreba, Carmen García, izan dituzte bidelagun.
Agustin Jimenez antolatzaileak azaldu duenez eliteko hamalau atletek hartuko dute parte gizonezkoetan, eta bederatzik, emakumezkoetan.
Aurtengo AzkoitiAzpeitiak Diego Garcia izango du gogoan, eta baita Alejandro Gomez eta Ione Basterra ere. Handbike sariak Jone Basterra izena eramango du.
Izen-emateak martxoaren 24an itxiko dira.
Road Race Label
Bigarren urtez jarraian, World Athletics erakundeak Road Race Label zigilua eman dio AzkoitiAzpeitia maratoi erdiari. Euskal Herrian zigilu hori duen maratoi erdi bakarra da. “Lortzeko, erakunde ofizial guztietako neurriak bete behar izan ditugu. AzkoitiAzpeitiak elite mailako lasterketa izaten jarraitu nahi du, bere ahaleginen barruan. Baina ez da elitean bakarrik oinarritzen”. AzkoitiAzpeitia maratoi erdia “elite, afizionatu eta korrikalari herrikoiein topagunea ere bada”.