Urtarrilaren 2an, goizaldean eman zioten su parke estaliari eta kalte handiak eragin zituen. Ordutik Udalak ez du denborarik galdu konpontze lanak lehenbailehen burutu ahal izateko. Otsaileko udal osoaren ohiko bilkuran kreditu aldaketa onartu zen, eta 145.000 euro jarri ziren parkea berritzeko. Otsail amaieran atera ziren lanak lizitaziora, eta martxoaren 14an amaitu zen proposamenak aurkezteko epea.
Ertzaintzak ez du kasua argitu
Ertzaintzak ikerketa lanekin jarraitzen du. Hainbat itaunketa egin arren, ez du oraindik kasua argitzerik lortu.