Orbel Jokoak edota Maiatzeko Lorak, elkarteak urtero antolatu ohi dituen ekimenak dira, pandemia garaian etenda egon arren. Horrez gain, Maxixatzenen 25. urteurrena ospatzekoak ziren iaz, baina Covida zela-eta, atzeratu egin zuten eta aurtengorako utzi zituzten ospakizun ekintzak.
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak berriki antolatu du, halaber, Udalak diruz lagunduta Geure Gelatik Liburu Azoka.
Laguntzaren helburu nagusia da Maxixatzen Euskaldunon Elkartea indartzen laguntzea eta euskararen erabileran eragitea.
Hitzarmena sinatu dute Euskara zinegotzi Marijose Arregik eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko presidente Idoia Alberdik.