Berriak
Udaleko alderdi guztiek eraman dute Korrikaren lekukoa 2088 kilometroan
2088 kilometroa egokitu zaio Azkoitiko Udalari, eta Udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek txandaka eraman dute lekukoa.
Eguraldia lagun, Azkoitia euskararen aldeko oihu bilakatu da gaur eguerdian.
Atzo Korrika Txikian parte hartu zuten Floreaga Ikastetxeak, Xabier Munibe Ikastolak eta Bizilore Eskola Aktiboak, eta gaur helduen txanda iritsi da.
Korrikaren 22. edizioa da aurtengoa. Martxoaren 3an abiatu zen Amurriotik eta igande honetan iritsiko da jomugara, Donostiara, 2.500 kilometro zeharkatu ostean.