Lanak burutzeko aurreikusitako epea bi hilabetekoa da, baina jarduketak ahalik eta ondoen planifikatuko dira, lanek trafikoaren normaltasunean ahalik eta gutxien eragiteko.
Esku-hartze hauek udalerriko asfaltatze plangintzaren baitan sartzen dira. Helburua da egoera txarrean dauden bideak berritzen joatea urtero diru-partida bat horretarako bideratuta. Iaz asfaltatze eta pintaketa lanak egin ziren, lehenengo, Ibai Ondo 18 eta Martin Deuna kalea 5 artean, alegia, Berdura Plazako sarrera paretik Martin Deuna kaleko autobus geltokira artean. Ondoren lanei jarraipena eman zitzaien Ibai Ondo eta Altzibar kaleetan. Orduan, besteak beste, asfaltatze lanak burutu ziren Martin Deuna 2 eta Kale Nagusia 16 artean eta Altzibar Etorbidean.
Berriak
Udalak Julio Urkixo eta Xabier Munibe kaleak uda aurretik asfaltatzeko asmoa du
Udalak Julio Urkixo eta Xabier Munibe kaleetako eraberritze lanak uda aurretik amaitu nahi ditu. Obrek 151.808,64 euroko aurrekontua dute eta Asfaltos Urretxu da proposatutako esleipenduna. Lanen aurrekontua 151.808,64 eurokoa da.
Jarduketak, nagusiki, egingo dira Julio Urkixo kaleko 1 eta 20 zenbakien artean, eta Xabier Munibe kalean, Aizkibel Liburutegi paretik Julio Urkixo kaleko bidegurutzeraino. Esku-hartze solteak egingo dira zoladura berritzeko eta baita pintaketa lanak ere.