Autodefentsa Feminista ikastaroan parte hartu nahi dutenek apirilaren 26a baino lehen eman beharko dute izena.
Nola eman izena:
• Aurrez aurre: Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era).
• Telefonoz: 943 08 00 80 (Herritarren Arreta Zerbitzua) / 943 54 20 14 (Berdintasun arloa)
• Ondorengo helbideetara idatzita:
azkoitia@azkoitia.eus / berdintasuna@azkoitia.eus
Emagin Elkartearen arabera, Autodefentsa Feministaz hitz egiten denean “ez gara defentsa pertsonalaz ari, ezta teknika fisikoez soilik ere. Zertarako jakin defentsa teknikak, eraso arriskuen aurrean defendatzeko dugun eskubidea ez badugu aitortzen?” “Defendatzeko eskubidea –diote elkartetik– eskubide unibertsala da, gure defentsa elkartasunean eta konplizitatean oinarritzen da”.
Horregatik, Autodefentsa Feminista ikastaroan “banakotasuna, taldea eta kolektibitatea nahitaezkoak dira. Hortik abiatuta, erantzuna artikulatzearekin batera, guretzat osasuntsuagoak eta justuagoak diren harreman ereduak eraikitzen ditugu”.