Dirulaguntzen helburua da pizgarri bat eskaintzea negozio bat zabaldu nahi duten ekintzaileei, edota belaunaldi aldaketa egiteko ordua heldu zaien aktibitateei eutsiko liekeenei.
Alokairu-kontratuaren iraupena, gutxienez bi urtekoa izan beharko du. Bi urte horietan, dirulaguntzaren zenbatekoa hileko alokairu-prezioaren %50ekoa izango da, gehienez, hilean, 250 euroko mugarekin.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 2an amaituko da. Eskaerak telematikoki aurkez daitezke Udalaren webgunean, “Tramiteak” atalean sartuta, edota presentzialki, Herritarren Arreta Bulegoan.