Berriak
Lur-jausia izan da Ibaiondo kalean, txapel fabrikako tximini parean
Ibaiondo kalean, justu txapel fabrika zeneko tximini parean, lur-jausia egon da eguerdiko ordubatak inguruan, eta brigadako langileek eta udaltzainek gunea hesitu dute, arriskuak saihesteko. Pasabidea itxita geratu da lurra eta harritzarrak erori diren tokian. Orain, horma eta horma gaineko saila zein egoeratan aurkitzen diren aztertzea izango da lehenengo lana, dagokion neurriak hartzeko. Zorionez, ez du inork minik hartu.