Berriak
Aldez aurreko borondateen eta bizi-testamentuaren inguruko hitzaldia
Hurkoa Fundazioak eta Udalak, Azkoitia Lagunkoiarekin elkarlanean, aldez aurreko borondateen eta bizi-testamentuaren inguruko hitzaldia antolatu dute.
“Aldez aurreko azken nahiak, bizi-testamentua eta autotutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea” izenburupean, Hurkoa Fundazioko ordezkari Andikona Uriartek emango du hitzaldia. Hitzordua maiatzaren 9an izango da, datorren astelehenean, 19:00etan, Elkargunean.
Bizi testamentua agiri bat da eta bertan pertsona batek adierazten du zer osasun laguntza edo tratamendu jaso nahi dituen bere borondatea adierazteko gauza ez denean, edo bere borondatea askatasunez azaldu ezin duenean, eta baita esaterako, hildakoan zer nahi duen egitea ere bere organoekin. Pertsona batek bere bizitzako azken fasean edo hil ondoren, zer nolako tratua jaso nahi duen jasotzen du agiriak. Hori guztia azalduko da saioan.