Zinegoak Hedapena egitasmoa helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai izaten dituzten lanak udalerrietara zabaltzea, herrientzat zaila baita mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBIQ+ edukiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikusentzunezko edukiak aprobetxatuz.
Azkoitian, ondorengo sei film labur botako dira:
• “Les Filles Ne Marchent Pas Seules La Nuit”. Katerine Martineau (Frantsesez. Azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz).
• “Elsa”. Albert Carbó.
• “17 Minutos con Nora”. Imanol Ruiz de Lara.
• “No Deberías”. Maider García Merino.
• “Berak Baleki”. Aitor Gametxo.
• “To the Future, with Love”. Shaleece Haas.
Zinegoak jaialdiak sexu-, identitate- eta genero-aniztasunari ikusgarritasuna emateko eta eztabaida sustatzeko espazio bat izan nahi du, eta inguruan zein munduan zehar sexu-aniztasuna ukatzen, baztertzen eta itotzen jarraitzen duten mekanismoak salatzea du helburu.