Maiatzaren 21ean, txirrindularitzarekin hitzordua
Gaur egun taldeak 19 txirrindulari ditu benjamin, alebin eta infantil kategorietan eta bost entrenatzailea. Bi urteko etenaldiaren ostean, gazteek martxoan ekin zioten lasterketen denboraldiari eta taldea maiatzaren 21erako Azkoitian izango den lasterketa prestatzen ari da orain buru-belarri.
Benjamin, alebin eta infantil kategoriakoek hartu ahalko dute parte hilaren 21eko probetan. 900 metroko ibilbidea izango du zirkuituak, eta kategoriaren arabera, hiru, sei edo hamabi buelta eman beharko dizkiote ibilbideari. Trenbidearen Zumardian izango da irteera 16:30ean.