Tdiferencia konpainiak haurtzaroaren eta gazteriaren babesaren aldeko ikuskizunak sortu izan ditu beti, berdintasuna, errespetua, indarkeriaren prebentzioa eta tolerantzia sustatzeko xedez. Besteak beste, “Txanogorritxo Rock”, “Peter Punk” edota “Jolastokia” antzezlanak ekoiztu ditu.
“Bi Ero Diskotekan” antzezlanak umorea eta amodioa uztartzen ditu. Afterhour bateko teilatuan bi emakume barrezka ari dira. Animalia estanpatuzko minigonetan eta takoi jasanezinetan bildurik, faxa itogarria daramate. Horrela hasten da ikuskizuna emakumeen istorioak xehatzen joango direlarik poliki poliki.