Goizean, 11:00etan, elizan egindako eraberritze lanak ikusteko aukera izango da, bertako eraberritze lanez arduratu den Sonia Sanzen eskutik. 11:30ean meza emango du Juan Maria Uriarte gotzai emerituak eta jarraian luntxa eskainiko da. Ondoren, giroa alaitzeko musika izango da. Astiazaran eta Narbaiza trikitilariak arituko dira soinu eta panderoarekin, eta bertsotan Aitor Sarriegi eta Aner Peritz izango dira.
Berriak
Madariagan San Isidroak ospatzeko autobusa ibiliko da joan-etorrian igandean
Igandean, Madariaga auzoan, San Isidroak ospatuko dira, “Madarixako Eguna”. Bertara joan nahi dutenek autobus zebitzua izango dute. Autobusa joan-etorrian ibiliko da goizeko 10:00etatik aurrea. Julio Urkixo kaleko geralekutik, Consum aurretik aterako da autobusa. Bueltako azken autobusa 14:00etan aterako da Madariagatik.