Kanpainaren helburua da “adimen desgaitasuna duten pertsonek bizi dituzten egoera ezberdin eta anitzak plazaratzea”. Atzegizale izateko “ezinbestekoa da adimen desgaitasuna duten pertsonak diren bezala onartzea, errespetuz tratatzea eta gizarte inklusio erreal baten alde lerratzea”. Horixe da, hain justu, Udalaren nahia, gizarte sentsibilizatuago eta inklusiboago bat eta horretan dihardu lanean.
Berriak
Azkoitiko Udala Atzegizalea da!
Azkoitiko Udala Atzegizalea da. Parte hartuko du Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien elkarteak, aurten abian duen sentsibilizazio kanpainan. Datozen egunetan, “Udal hau Atzegizalea da. Eta zu?” leloa daraman murala egongo da zintzilikatuta udaletxeko fatxadan.
Kanpainaren berri ematen izan dira udaletxean Atzegiko ordezkaria den Santos Uria eta bere semea, Lander Uria. Javier Zubizarreta alkatearekin eta Ongizateko zinegotzi Janire Igoarekin elkartu dira, eta adimen desgaitasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzen duen “Pauso Berriak” programari esker, Udalean lan egiten duen Ander Idoeta izan dute bidelagun. Bisitan solas ederrean aritu dira Uriatar aita-semeak udal ordezkariekin.