Gaur, San Isidro egunean, Madariagako eliza inauguratu dute eraberritze lanak burutu ostean. Jendetza bertaratu da ikusminez, eta ermita bete-bete egin da. Felix Azurmendi erretoreak eta Sonia Sanz zaharberritzaileak hartu dute hitza lanen nondik-norakoak azaltzeko, eta lanak diruz lagundu dituztenei eta lanean aritu diren boluntarioei eskerrak eman dizkiete. Ondoren, Juan Maria Uriarte gotzai emerituak eman du meza eta prozesioa ere egin dute. Festa giroa izan da nagusi goizean Madariagan.