EASO ABESBATZA MISTOA
2006 urtean sortua, Easo Emakumeen Abesbatzaren ahotsek eta Easo Abesbatzaren ahots grabeek osatua da. Batzuek eta besteek ibilbide zabala eta frogatua egina dute eta bildu egiten dira Easo Abesbatza Mistoan, talde mistoentzat bereziki konposatuak diren opera, kamera-musika eta obra sinfoniko-koralen errepertorioa lantzeko.
Abesbatzak maiz parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiaren opera ekoizpenetan: Iolanta (P.I. Tchaikovsky), Bahiketa harenean, Txirula Magikoa eta Figaroren ezteiak (W.A. Mozart), La Traviata (G. Verdi), Tosca eta Madama Butterfly (G. Puccini), Mendi-Mendiyan (J.M. Usandizaga). Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren abonu sasoiko P. I. Tchaikovskyren Eugene Onegin eta Pariseko Pleyel Aretoan 2010. urteko sasoian parte hartu du. Madrilgo Zarzuela Antzokiak ekoiztutako hainbat zarzueletan ere parte hartu du.
Guzti honek, abesbatzari izen handiko hainbat orkestrekin lan egiteko aukera eman dio: Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo Balearetako Orkestra. Abesbatzarekin batera aritu diren zuzendarien artean daude Tugan Sokhiev, Leopold Hager, Günter Neuhold, Pietro Rizzo, M. A. Gómez Martínez, Antoni Ros-Marbà, Yi-Chen Lin edo Giuseppe Finzi, besteak beste.
Bere errepertorio askotarikoa izaki, osaketa berezia duten kontzertuetan parte hartu du, hala nola 54. Donostiako Jazzaldian, Eri Yamamoto Trioarekin batera “Goshu Ondo Suite” Europan lehen aldiz interpretatuz, eta baita Gorka Hermosa konpositorearen “Urretxutik Mundura” suite sinfoniko-koralaren erabateko estreinaldian.
Zuzendaria: Gorka Miranda.
EGITARAUA
Siete Lieder
• Ametsetan
• Lotoren Lorak
• Ez dot ziñesten
Me caso en la mar salada
Eusko Indarra (Debako martxa)
Lau abesti bi ahotsetara
• Bihotz bat
• Urrundik
• Kuku
• Ba al dakizu Maite?
• Penak
Sagar dantza
Euskal Herria (Ay Tierra Vasca)
Ara nun diran
Maite
Baratzeko pikuak
Baserritarra
Gabiltzan kalez kale
Bigarren kalez kale