Berriak
Hasi dituzte parke estalia berreskuratzeko lanak
Atzo hasi zituzten parke estalia lehengoratzeko lanak, urtarrilaren 2an jazotako suteak eragindako kalteen ostean. Lanen iraupena sei astekoa izango da, aurreikuspenaren arabera. Pintaketa lanekin hasi dira, eta datorren astean ekingo diete estalpea jartzeari.
Lanen aurrekontua 129.702,08 eurokoa da. Edonola ere, gastuak ordaintzeko Udalak aseguru-etxetik 104.000,44 euro jasoko ditu.
Obrek irauten duten bitartean, parkea irekiko da lanek ahalbidetzen badute.