14 etxebizitza horien artean, lau etxe logela bakarrekoak dira; sei etxebizitzek bi logela izango dituzte, eta lauk, hiru logela.
Informazioa: https://www.euskadi.eus/web01-a2etxebi/eu/contenidos/informacion_publica/14_vp_azkoitiainfo/eu_def/index.shtml
Berriak
Floreagako etxebizitza sozialen esleipen prozeduran parte hartzeko onartuen zerrenda argitaratu da
Floreagan eraikitzen ari diren 14 etxebizitza sozialen esleipen prozeduran parte hartzeko onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Zerrendak hilabetez egongo dira jendaurrean erakusgai.
Erregimen bereziko babes ofizialeko 14 etxebizitza horiek alokairura bideratuko dira. Eskaera egiteko ezinbesteko baldintza zen Etxebiden alta emanda egotea eta Azkoitian erroldatuta egotea.