Behin betiko izen-ematea
Datorren astelehenean, maiatzaren 30ean, irekiko da ordainketa egin eta behin betiko izen-emate epea. Horretarako azken eguna ekainaren 3a izango da.
Erabiltzaileei eman beharreko urratsekin mezua bidaliko zaie eskaera-orrian zehaztutako helbide elektronikora.
Behin betiko izen-ematea Gazteria Zerbitzuan egin beharko da astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00etara bitartean. Ordain-agiria eta Osakidetzako txartelaren kopia bat aurkeztu beharko dira, eta baita, familia ugarien ziurtagiria ere, hala izanez gero.
Udaleku lantegiak
Udaleku lantegietarako izen-ematea zabalik dago ekainaren 12ra arte. Lantegiak uztailaren 4tik 15era izango dira 10:00etatik 13:00era bitartean, eta 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude.
Ondorengo lantegien artean hauta daiteke adin tartearen arabera: Marrazketa Artistikoa, Eskuz Briko, Kodeka Robotika, Ilustrazio Marrazketa, Arteterapia, Bideo-jokoen programazioa, Grafismo Digitala, Multikirola eta Kodeka Teknologia.
Harremanetarako datuak:
Gazte Zerbitzu Bulegoa (Elkargunea) / 943 02 60 27 - gazteinfo@gazteriazkoitia.eus