Sainz de Villegas, Andrés Segovia gitarrista legendarioaren ondorengoa kontsideratua dago. Errioxarra da New Yorken bizi den arren. Azkoitian 2020an atera zuen "Alma de Guitarra" lana aurkeztuko du. Gitarrarentzat idatzitako obra enblematikoenak jasotzen ditu, hala nola, Isaac Albénizen "Asturias" edota Francisco Tárregaren "Recuerdos de la Alhambra".
"Musika jendearena da, eta gitarra bihotzetik oso gertu dagoen ahotsa da". Sainz de Villegasen hitzak dira. Gitarristak New Yorkeko Filarmonikoarekin debutatu zuenetik Rafael Frühbeck de Burgosen zuzendaritzapean, Avery Fisher Hall del Lincoln Center-en, 40 herrialde baino gehiagotan jo du. Larunbatean, Azkoitian.
Aurrekoetan bezala, aste honetan ere autobus zerbitzua egongo da Santa Kutzetik joan-etorria egiteko. Autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko geralekutik.