Elkarteak 12.424 euro jasoko ditu. Javier Zubizarreta alkateak eta Caritas elkartearen ordezkari gisa, Felix Azurmendi erretoreak, izenpetu dute alde bien arteko akordioa. Bidelagun izan dute Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa.
Berriak
Udalak eta Caritas elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Udalak eta Caritas elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, elkarteak garatzen dituen programak eta proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko. Caritas arduratzen da, besteak beste, espetxe eta osasun pastoraltzak egiteaz, elikagai bankua kudeatzeaz, diru-bilketarako tonbola antolatzeaz edota garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeaz. Boluntario talde zabala du elkarteak eta txalotzekoa da kideek egiten duten ekarpena.