Alkateak, Ana Azkoitia alkateordearekin eta Marijose Arregi Hezkuntza zinegotziarekin batera hartu ditu ikasleak udalbatza aretoan, eta ordezkariek adi jarraitu dituzte gaztetxoen azalpenak.
Udalak laguntzeko konpromiso osoa du, eta ikastolarekin elkarlanean jarraitzeko borondatea azaldu dute ordezkariek, haurren desioa betetzeko modurik egon daitekeen aztertzeko.
Berriak
Xabier Munibe Ikastolako ikasleek jolastokiaren eraldaketa proiektua aurkeztu die alkateari
Xabier Munibe Ikastolako ikasleak Udaletxean izan dira helburu jakin batekin. Etorkizunean nolako jolastokia nahi duten azaldu die Javier Zubizarreta alkateari, eta ikasturtezka, biko taldeetan, dokumentazioa eta eurek eskuz egindako jolastokiaren maketa bat ere aurkeztu dute proiektuaren xehetasunak azaltzearekin batera. Hasierako urduritasuna gaindituta, trebezia handia erakutsi dute ikasleek mezua komunikatzerakoan.