Erakusleihoak ekainaren 13rako prest egon beharko dute eta ekainaren amaiera bitartean ikusgai utzi beharko dira. Partaideek erakusleihoaren argazkia bidali beharko dute herrixen@hotmail.com-era edo whatsappez 608 31 30 24 telefono zenbakira.
Gipuzkoako Merkatarien Federazioko ordezkari batek egingo du erakusleihoen balorazioa. Besteak beste, originaltasuna, sormena, produktuak erakusteko modua edota uda giroaren isla baloratuko dira.
Erakundeek argitaratu dituzte lehiaketaren oinarriak. Hiru sari banatuko dira Herrixeneko bonuetan (ez eskudirutan) 350, 250 eta 150 euroko balioarekin.
Herrixen Elkartearen saria ere banatuko da. Facebook bidez botoa ematen duten herritarren artean 50 euroko bonua zozketatuko da.
Sari banaketa ekainaren 24ean izango da.