Giro polita ekarri du aurtengo Herri Jaiak, bi urteko etenaldia eta gero. Plazara hurbildu direnek txahal erreaz eta sagardo dastaketaz gozatzeko parada izan dute, baserriko produktuak, kalitatezkoak eta bertakoak, eskuratzearekin batera. Ekimenak festa giroa sortu du, argazkietan ikus daitekeen moduan. Gainera, Herri Jaiari Ikaskirol Krosa gehitu zaio, eta kaleak gainezka egon dira goiz partean.