Bakoitzak bere arloan egindako lana eskertu nahi du Udalak, eta balioan jarri elkarteek egindako ekarpena. Azkoitian, ez litzateke hainbeste kirolari egongo Azkoitri Triatloi Klubaren bultzadarik gabe, eta euskararen osasuna ahulagoa litzateke, Maxixatzen Euskara Elkarterik izan ez balitz.
San Juan bezperan, ekitaldia 22:00etan hasiko da Balda plazan. Aurretik, 19:30ean, Kandiola Dantza Taldearen eta Bizkargi Dantza Taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
Azkoitri Triatloi taldeko egungo kideak.
Maxixatzen Euskara Elkarteko kideak.