Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatu dute. Saritutako lanen kalitatea azpimarratu du epaimahaiak. Hala ere, orokorrean, zenbait kasutan, hitanoaren eta zukaren nahasketa agertzen dela aipatu dute kideek, eta hiperritanoa erabiltzeko joera ere nabarmendu dute.
Sari-banaketa ekainaren 30ean izango da, II. Hike eizan! bertso saioan, Elkargunean.
Epaimahaiaren erabakia ondorengoa da:
Helduak: 18 urtera arte - gutxienez 6 bertso
Sariak |
Irabazlea |
Bertso-sorta sarituaren izenburua |
1. saria: 250 € |
Naia Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia) |
Eten punturik ez |
2. saria: 125 € |
Oier Juaristi Agirrebeña (Azkoitia) |
Denbora azkarregi, goizetik gaueraino |
Azkoitia-saria: 150 € |
Noa Brea Poveda Intza Arrieta Azpiazu Maddi Arrieta Arrizabalaga (Azkoitia) |
Jakara bidaia |
Helduak: 18 urtetik aurrera - gutxienez 8 bertso
Sariak |
Irabazlea |
Bertso-sorta sarituaren izenburua |
1. saria: 500 € |
Eli Pagola Apezetxea (Hernani) |
Tximista eta trumoia |
2. saria: 250 € |
Aimar Goenaga Aguirrezabal (Eibar) |
Amonak bilobari |
Azkoitia-saria: 300 € |
Lide Rekondo Jauregi (Azkoitia) |
Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari |