Floreagako irisgarritasuna hobetzeko konpromisoak irmo jarraitzen du Udalaren aldetik, nahiz eta inork nahi ez zuen atzerapena eragingo duen lizitazioa hutsik geratu izanak.
Berriak
Floreagan bigarren igogailua ipintzeko obren lizitazioa hutsik geratu da
Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko aurreikusitako bigarren faseko exekuzio lanen lizitazio prozesua hutsik geratu da, eta horrek, ezinbestean, lanen atzerapena dakar. Materialen garestitzeak eragindako ondorioa da, eta orain, Udalak prezioak berrikusi beharko ditu.
Udalak obrak maiatzaren 12an atera zituen lizitaziora 805.641,03 euroko (BEZ barne) hasierako aurrekontuarekin, eta ekainaren 7a zen proposamenak aurkezteko azken eguna. Ez da eskaintza bakar bat ere sartu, eta beraz, Udalak aurrekontua eguneratu beharko du, bideratutako diru-partida egokitu, eta lanak berriro lizitaziora atera.