Xabier Munibe kalean lanek irauten duten bitartean, Trenbidearen Zumardia kaletik igaroko dira ibilgailuak herritik irtetzeko. Ondoren, bidegurutze ingurua asfaltatzen hasten direnean, Trenbidearen Zumarditik egingo dira irteerak eta sarrerak, berriz, Izpiritu Deuna kaletik, Intsausti Jauregi ondotik, edota, Juin kaleko biribilgunetik barrena.
Julio Urkixo kalearen kasuan, errei bat egongo da erabilgarri, beraz, ez da errepidea moztuko.
Autobus zerbitzuak ere aldaketak izan ditzake eta jakinaraziko dira.
Obra guztiek bezala, eragozpenak eragin ditzakete lanek. Edonola ere, ahalegina egingo da trabak minimizatzeko eta lanak lehenbailehen bukatzeko.