Pello Anduezak, Andueza IV.enak eman du ohorezko pilotakada, jendez beteta zela Kontzejupea. Aurrez, aurreskua egin diote familiari eta oroigarri gisa, Pelotai Eunen antolatzaileek txapelak banatu dizkiete. Eguerdiak emandako une hunkigarriena izan da.
Kulturako teknikari Jesus Arrizabalaga ere goraipatu nahi izan dute antolatzaileek, eta txapela bat jaso du Arrizabalagak ere oroigarri eta esker oneko sinbolo gisa.
Beste behin, pilotaren bueltan herritarrek erruz gozatzeko aukera dute gaurkoan. Eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiaren finalekin eta sari banaketarekin emango zaie gaur itxiera Kontzejupeko partiduei.