Gaurkoan, bazirudien sua eta euria izango zirela Balda plazan dantzarako bikote bakarra osatuko zutenak, baina euriak atseden hartu du eta normaltasunez burutu ahal izan dira aurreikusitako ekintzak.
Tamalez, eguraldiagatik arratsaldez bertan behera geratu da dantzari txikien Doniene saioa, baina gauez parte hartu ahal izan dute Sahatsa Dantza Taldeak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak, eta baita Udal Musika Bandak, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak ere. IKUSI ARGAZKI GEHIAGO HEMEN
Berriak
Euriak atseden hartuta, piztu da San Juan sua
Euriak eta trumoiek ez dute gaurko hitzordua galdu nahi izan, eta aterkiak eskuetan dituztela atera dira herritarrak kalera. Hala ere, sua pizteko orduan atertu egin du denen gozamenerako.
Gau magikoa, laburra eta bustia izan da aurtengo San Juan bezpera. Hala ere, tradizioari jarraituz, sua egin da eguzkiari indarra emateko, antzinako sinesmenen arabera.
Urte luzeetan egindako lanaren aitortza gisa, Azkoitri Triatloi taldeak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak piztu dute sua, Javier Zubizarreta alkateak lagunduta.