Une gorena banderaren altxaerarekin iritsi da. Dantzariak udaletxeko balkoietara dira, eta Javier Zubizarreta alkateak estandartea jaso duen unean, Udal Musika Bandak eta abesbatzek "Azkoitia" martxa jo dute, Miguel Mari Azpiazu konpositore azkoitiarraren obra. Momenturik hunkigarrienetakoa izan da.
Sahatsa Dantza Taldearen zuzendaritzapean, musikariek eta abesbatzek denbora zeramaten bandera jasotze ekitaldia, merezi bezala, prestatzen.
Azkoitiko herriak badu jada Bandera Ofiziala. Gorria. Ondare zinegotzi Juan Bautista Mendizabalen aurkikuntza izan da, eta egun historikoa izan da gaurkoa harentzat eta herritarrentzat.
Ekitaldiak ondorengo irudiak utzi ditu:
Berriak
Udaletxeak Azkoitiko Bandera Ofiziala luzitzen du, altxatze ekitaldi dotorea eta gero
Javier Zubizarreta alkateak, 19:30 pasatxotan, altxatu du Azkoitiko Bandera Ofiziala udaletxeko balkoian. Solemnitatez jantzitako ekitaldia izan da, eta parte hartu dute Sahatsa Dantza Taldeak, Txalkor Txistulari Elkarteak, Udal Musika Bandak, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak.
Duen sinbolismoagatik, dantzariek bandera Plazaberrin hartu dute, justu Altzibar Jauregi parean, udaletxe zaharra kokatzen zen tokian. Bitartean, udalbatzako kideak Herriko plazan zeuden itxaroten, Javier Zubizarreta alkatea buru. Bandera Ofiziala alkateari entregatu aurretik, dantzariek bandera eraiki dute dantza eta musika ikuskizun eder baten erdian. Ezpata dantza egin dute dantzariek.