Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek gaurtik uztailaren 8ra arte dute izena emateko epea. Laburmetraiak, berriz, abuztuaren 8rako aurkeztu beharko dira.
Laburmetraiek gehienez 12 minutuko iraupena izan beharko dute eta euskaraz eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira.
Filmak Udaleko Kultura sailean aurkeztu beharko dira, eta 16 urtetik gorakoek har dezakete parte lehiaketan.
Bi sari emango dira, Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Bata zein bestea irabazten duen taldeak 300 euroko dirusaria eta oroigarria jasoko ditu.