Berriak
OHARRA Txandakako pasoa izango du trafikoak asteburuan, Munategi eta Bazterretxe artean
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, asteburuan GI-631 errepideko zorua birgaitzeko obrak burutuko dira 16,540 eta 17,417 KPen arteko errepide zatian, Munategiko eta Bazterretxeko biribilguneen artean.
Trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko, lanak larunbatean eta igandean egingo dira, egunez. Trafikoa noranzko bakarrean antolatuko da, txandakako paso bidez.
Bestalde, Txerloia industrialdeatik GI-631 errepiderako zuzeneko sarbidea ezingo da erabili asteburuan zehar, eta Bazterretxe inguruko biribilgunetik sartzea proposatzen da.
Uztailaren 3ko 19:00etatik aurrera, obretako seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa bi noranzkoetan irekiko da.