Gazteetan, 18 urtez azpikoetan, Azkoitia Saria jaso dute Noa Break, Maddi Arrietak eta Intza Arrietak. Azken honek ezin izan zuen ekitaldira joan, eta bere ordez Añe Peñak jaso zuen oroigarria.
Kategoria berean, gazteetan, lehenengo saria Naia Arrizabalagak irabazi du eta bertaratu ezin izan zuen arren, bideoz grabatuta bidali zituen bertso sarituak. Bere ordez saria Irati Lizarraldek jaso zuen. Eta bigarren saria, berriz, Oier Juaristik etxeratu du, eta bere aita igo zen oholtzara oroigarria eta dirusaria jasotzera.
Helduetan, Azkoitia Saria Lide Rekondok lortu du eta presente egon zen ekitaldian bidalitako grabazioaren bidez eta bertaratutakoek bertso sarituak bere ahotik entzuteko aukera izan zuten. Bere saria Leire Lizarraldek jaso zuen.
Helduetan, lehenengo saria Eli Pagolak irabazi du, eta azken unean hitzordura huts egin bazuen ere, Xabier Eizagirre animatu zen Pagolaren bertsoak abestera.
Helduen kategorian, bigarren saria Aimar Goenaga eibartarrarentzat izan da eta Goenagak ere aukera izan zuen bere bertsoak eskaintzeko.
Bertsopaper lehiaketan epaimahaia osatu dute Erniarraitz Bertsozale Elkarteko eta Hike eizan! taldeko kideek. Ikusi hemen argazki guztiak