Abuztuaren 15ean, 1970ean sortu arren, oraindik plazaz plaza dabilen Egan taldea izango dugu Azkoitian. 50 urte hauetan erromeriaren errege izan da Xabier Saldias, eta jendea dantzan jartzen segitzen du.
16an, En Tol Sarmiento-ren txanda izango da. Sasoiko dago Arabako Iekora herrian 2005ean sortutako taldea, eta jarraitzaileek leial eusten diote, beraz gau berezia izango da.
Ezpalak eta Willis Drummond
Andramaixen atarian, uztailaren 16an, Ezpalak eta Willis Drummond taldeen kontzertua izango da. Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatu du Udalaren laguntzarekin.
Uda garaian bete betean sartuta, eskainitako proposamenez gozatzea besterik ez da geratzen.