Berriak
Aire libreko zine emanaldiez gozatzeko aukera Kontzejupean
Bihar, uztailaren 8a, ostirala, aire libreko zineaz gozatzeko aukera izango da Kontzejupean. Udako gau giroa aprobetxatuz, bi filme eskainiko dira, bata haur eta gaztetxoei zuzenduta, eta bestea, familiarra.
Lehenengo filma 19:30ean izango da euskaraz. Ash Brannon eta Chris Buck zuzendarien "Surfak zoratuta" pelikula ikusi ahalko da. 22:00etan, berriz, Santiago Seguraren "A Todo Tren. Destino Asturias" filma proiektatuko da.
Sarrera doan da eta nahi duen oro gertura daiteke filmak ikustera.