Herriko artisten obrak balioan jarri eta bisibilizatzeko modua ere bada, artea kalera eramatea.
Erakusketa
Egun hauetan Portaleburu Erakusketa Aretoan, Udane Juaristiren "Xipue Morralin" ("Pintzela motxilan", azkoitiarrez) erakusketa bisita daiteke. Bertan ikusgai dauden obra gehientsuenak azken urtean eginak dira, artistaren hitzetan.
Erakusketa uztailaren 17ra arte egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.