Datorren astean bete ahal izango da galdetegia, uztailaren 18tik 24ra bitartean, hain zuzen. Galdera bakarra egingo zaie Elkarguneko bazkideei, alegia, erreserba sistemarekin jarraitzea nahi duten ala kentzearen aldekoak diren.
Galdetegian bazkide zenbakia eskatuko da. 16 urtetik gorakoek erantzun dezakete galdetegia, eta norbaitek behin baino gehiagotan erantzuten badu, bazkide horren erantzuna baliogabetuta geratuko da.
Galdetegiak paperean erantzun daitezke Elkarguneko sarreran eskatuta, edota telematikoki www.elkarguneazkoitia.eus atarian sartuta.