Berriak
Andramaixetako bazkari herrikoirako izen-ematea zabalik, uztailaren 18tik 22ra
Andramaixetan, abuztuaren 18an egin ohi den bazkari herrikoirako izen-ematea datorren astean zabalduko da. Bazkarirako izena eman nahi duten koadrilek uztailaren 18tik 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, Udaleko Kultura sailean eman beharko dute izena, bertara joanda, edo telefonoz deituta 943 85 71 70 zenbakira. Horretarako ordutegia 8:30etik 14:00etara izango da.
16 urtetik gorakoek har dezakete parte bazkari herrikoian.