Banderak ondorengo establezimenduetan erosi ahalko dira bihartik aurrera, Herrixen elkartearen laguntzari esker: Ikasi, Aitzaki Kirolak, Iturria Parafarmazia, Hazia, Iñaki Argazkiak, Lujan, Bego Mertzeria, Milar Larramendi, Aingeru loradenda eta Kinttlela estankoan.
Halaber, banderak salgai egongo dira Kontzejupean bihar eta etzi, abuztuaren 3an eta 4an, 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Banderen salmentatik jasotako dirua Herrixen elkartearentzat izango da.
Behin festak amaituta, bandera datozen urteetarako gordetzea gomendatzen du Udalak, hurrengo festetan ere balkoiak apaindu ahal izateko.