Berriak
Andramaixetako bazkari herrikoirako izen-ematea astelehenera arte luzatuko da
Andramaixetan, abuztuaren 18an egin ohi den bazkari herrikoirako izen-emate epea astelehenera arte, abuztuaren 8ra arte, luzatu da, oraindik tokia dagoelako. Oraindik izena eman ez duten koadrilek aukera dute horretarako.
Bazkarian parte hartzeko Udaleko Kultura sailean eman behar da izena, bertara joanda, edo telefonoz deituta 943 85 71 70 zenbakira. Kultura sailaren ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara da.
16 urtetik gorakoek har dezakete parte bazkari herrikoian.