UKT Gipuzkoako Urola Kostako 6 hedabide batzen dituen kooperatiba da: Orio-Aiako Karkara, Zumaiako Baleike, Azpeitiko Uztarria, Azkoitiko Maxixatzen, Urola Kostako Hitza eta Erlo telebista.
Berriak
Udalak eta Urola Komunikazio Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Udalak eta Urola Komunikazio Taldeak (UKT) lankidetza hitzarmena sinatu dute, euskararen erabilera sustatzen eta dinamizatzen jarraitzeko. Javier Zubizarreta alkateak eta UKTko lehendakari Ihintza Elustondok sinatu dute akordioa. Bidelagun izan dute taldearen kudeatzeailea den Uxua Ostolaza.
Komunikazio taldeari emandako dirulaguntza Udalak euskararen erabilera soziala handitzeko dituen neurrien baitan sartzen da, hedabideak euskara bera eta euskararen kalitatea elikatzeko tresna direlako. Informazioa euskaraz zabaltzea giltzarri da. Horregatik, Urola Komunikazio Taldeak 45.150 euroko dirulaguntza jasoko du aurten, akordioa oinarri hartuta.