Halaber, aniztasun funtzionala duten pertsonek barraketan lehentasuna ematen dieten txartelak dituzte, ilaran zain egon beharrik izan ez dezaten. Norbaitek oraindik txartelik ez badu, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Kultura sailean eskatu beharko du.
Barraketan Umeen Eguna
Umeen Eguna abuztuaren 21a izango da, eta egun horretan, barraketako sarrerak 1,50 eurotan erosi ahalko dira.
Berriak
Barraketan musika kenduko da festetan 18:00etatik 19:00etara bitartean
Aniztasun funtzionala duten pertsonek lehentasuna izango dute barraketan
Ostegunean zabalduko dira barrakak eta aurten ere 18:00etatik 19:00etara bitartean musikarik ez da entzungo barraka gunean, hilaren 14tik 18ra, bi egunak barne. Neurri horren arrazoia da aniztasun funtzionala duten pertsonek barrakez gozatzeko aukera izatea ahalik eta modurik erosoenean eta egokituenean, batzuei zaila egiten zaielako zarata jasatea.
Inklusioaren bidean, eta Marea Urdina elkartearekin bat eginda, Udalak beharrezkoak diren neurriak hartzeko prestutasun osoa du, herriko festak guztionak eta guztiontzat direlako.